ABB- Niessengo langileek bigarren urtez arroza eman diote Zapore elkarteari

ABB-Niessen Euskal Porra solidarioa

ABB-Niessen Euskal Porra solidarioa

2023/24 ikasturtean Euskal porra Solidarioa martxan jarri zuten langileek, bertan lantegiko arlo desberdineko 50 lagun inguruk parte hartzen du, langileak, zuzendariak, kontratak…

Izandako emaitza positiboak ikusita 2024/25 ikasturtean errepikatu egin zuten, aurtengoa ere martxan dagoelarik.

Euskal herriko emakumezko nahiz gizonezko lehen mailako futbol taldeen emaitza asmatzea da jokoaren xedea.

Hiru ardatz jorratu nahi izan ditu gure Euskal porrak;

Lehena: Solidarioa. Astero pertsona bakoitzak 1.5 € jolasten ditu, 1 porrarentzat eta 0.5 Zaporeak elkartearentzat.

Kurtso osoko ekarpenekin, iaz 650kg eta aurten 685 kg lortu ditugu .

ABB- Niessen enpresak bat egin du langileen ekimenarekin eta tona osatzeko falta zena jarri zuen 2024ean eta 2025 langileek lortutako diru kopurua berdindu egin du 1.400kg arroza lortuz.

Bigarrena: Enpresa osatzen dugun pertsonen arteko giro positibo bat sortzea.

Eta hirugarrena: emakumeen futbolaz ere hitz egitea, hizkuntza nagusia euskara izanik.

Honen berri emateak badu helburu bat ere, eta ez da egin dugunaren berri ematea soilik, ekimen honen dituen gauza positiboak helarazi eta beste enpresatara zabaltzea du helburu, haiek ere martxan jarri nahi balute guk laguntzeko prest gaude!

Guzti hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa izan dugu Uvescoren laguntza.

ABB-Niessen Euskal Porra solidarioa

Etiquetas: