Irungo Sortu.- Euskal Herri osoko ezkertiar eta abertzaleon bilgune politiko berria sortzear da. Sortu izango da Euskal Herri askearen alde lanean eta borrokan dihardugun independentista eta sozialisten erakunde politiko berria baina bitartean, legalizazioren ataka gaindituta, Sortu Prozesuan murgilduko gara, erakunde politiko honen oinarri eta zutoinak denon artean zehaztu eta erabakitzeko.
Irunen larunbatean, azaroaren 24ean, abiatuko dugu Sortu Prozesua eta hemen gauden irundarrak, independentistak eta sozialistak, euskaltzaleak, langile eta langabetuak, feministak, gazte zein helduak Sorturen eratze prozesuaren bultzatzaileak gara. Ezker abertzalearekin harremana izan dugun belaunaldi desberdinetako kideak gara gu, baina, gure herriak bizi duen egoera politiko itxaropentsuak batzen gaitu orain eta hemen. Ezker abertzaleak, Sorturen bidez, gure herria askatasunean eta berdintasunean oinarritutako agertokira eramateko gidaritza izango duela sinistuta gaude gainera.
Independentista eta sozialisten Herritar Batasun historikoaren adierazpen politiko berria izango da Sortu eta antolakuntzaren ikuspuntutik “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpen politiko zehatza izango da.
Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren ondarea eta, aldi berean, Zutik EH ekarri zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea jasotzen dituen antolakundea izango da Sortu.
Sortu prozesua bestalde, aurtengo udaberrian abiaturiko prozesua da. Lehen fase honetan, 300 lagun aritu dira lanean eskualdeka eratutako lan taldeetan. Kontraste prozesu bat izan da orain artekoa eta bertan jasotako ekarpen eta emendakin guztiekin osatu dira eratze prozesurako erabiliko diren ponentziak.
Orain, ponentziak eskuetan ditugula, gure txanda iritsi. Herri eta auzoen txanda eta Irunen, Euskal Herriko beste 293 herri eta auzoetan bezala, Sorturen Eratze Prozesua aurrera eramango dugu.
Lau izango dira egingo ditugun herri batzarrak
Lehena, larunbat honetan izango da Ospitale Zaharrean 17.00tatik aurrera. Bertan Oinarri Ideologikoen eztabaida egingo dugu eta sortu nahi den indar politiko independentista eta sozialista berriaren perfil politiko-ideologikoa zehaztea izango da helburua.
Abenduren 15ean ildo politikoaren inguruan arituko gara; urtarrilaren 26an, antolaketa eta funtzionamenduaz eta azkenik, otsailaren 9an barne hauteskundeak egingo ditugu.
Alderdi politiko eta herritarren arteko hartu emana krisi sakon batean murgildua dagoela jakin badakigu. Sortuk, ordea, haizea berriak ekarri nahi ditu politika eta instituzioen munduari eta horren erakusleiho argiena eratze prozesuaren izarea partehartzailea da. Nahi duen orok era eroso batean parte hartzeko aukera izango du, eta bere partehartzea bere gogo eta aukeren arabera mugatu ahako du. Gardentasuna ere prozesu osoan ziurtatuko da. Batzarretan erabili beharreko metodologia arretaz zaindu dugu eta ahalik eta iritzi eta ekarpen gehien biltzeko asmoarekin, datozen 3 hilabeteetan Irunen 470 lagunekin egoteko asmoa dugu.
Hau guztia esanda, Irungo ezkertiar eta abertzale guztiak Sorturen eratze prozesura gonbidatu nahi ditugu. Bere burua ezkertiar eta independentistatzat duenak eta Zutik EH ebazpenaren edukiak bere egiten dituen edonork; lehenago ezker abertzaleko kidea izan, ala ez, du Sortu-ren eratze prozesuan parte hartzeko aukera eta denak ongi etorriak izango dira. Prozesuan parte hartu nahi duen edonork jakin dezala eztabaidagai dauden ponentziak eskuragarri dituela Hazia elkartean bertan edota sortu.net web edo sortuirun@gmail.com orrian. Gainera, guztien parte hartzea errazteko haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da batzar guztietan.
Prentsaurrekoa hemen entzuten du:
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 3092 irakurketak
- Castellano