Sortu.- Azaroaren 18an, Donostian eta beste zenbait udalerritan bezala, irundarrok ere zita garrantzitsua dugu. Erabakitzeko unea iritsi da. 78ko erregimenaren aurka, banku eta elite politikoen kontra, herritarron eta herrien burujabetzaren alde. Igandean, euskal estatu burujabe eta independientearen aldeko bozka.
Euskal Herriko herritarren pobretze prozesua aurrera doa, langabezia tasak izugarriak dira, lana egiteak gaur egun ez du bermatzen pobrezia egoeratik ateratzea, eta egiten diren kontratazio berriak prekarietate baldintzetan egiten dira.
Egoera honen gordintasuna bereziki pairatzen duten kolektiboa da gazteria, zeintzuk bi alternatiba bakarrik dituzten: kanpora joan edo prekarietatean bizi. Emakumeon egoera ere ez da xamurragoa, merkatuari interesatzen ez zaizkion lan erreproduktiboetara kondenatua edota lanaldi partzialekin bizitzera behartuak. Egoera gogorrean aurkitzen dira ere denbora luzez langabezian egon eta lan mundura sartzeko geroz eta aukera mugatuagoak dituzten 45 urtetik gorako langileak, besteren artean.
Irungo Sortu-. Atzo Hondarribiko Josean eta Garbiñe epaitu zituzten Audientzia Nazionalean. Azpian dituzue Josean eta Garbiñeren lekukotasuna jasotzen duen bideoaren lotura eta Gara egunkariak gaur argitaratu duen albistea irakurtzeko esteka.
Bestalde, forentseen testigantza bideokonferentziaz jasotzeko arazoak medio atzoko epaiketa heldu den apirilaren 25era atzeratu zutela ogorarazi nahi dizuegu. Adi beraz!