Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren harira udalak proposatutako deklarazio insitutzionalarekin ez du bat egiten

cartel

Igande honetarako TAS-ek deitutako martxara dei egoiten dio Irundar orori.

 

Deklarazio instituzionalak ez du Irungo errealitatea isladatzen, normaltasun irudi bat emanez eta horregatik talde honek ez dut bere egiten. Herritarrei eskatzen zaiela konpromisoa eta instituzioak ez dituela bere konpromisoak zehazten kritikatzen dute. Ez daude testuaren kontra baina Irungo udalak, instituzio bezala, emakuneeganako indarkeriaren aurrean askoz ere gehiago egin behar duela uste dute.

Tetsuaren paragrafo batean, esfortzu guztia jartzen dela aipatzen da eta taldeak ez du hau zalantzan jartzen, baina bestalde, baliabide guztiak mahai gainean jartzen direla ez dela egia diote. Bilduko bozeramailearen arabera, adibide bezala jarztearren, aurrekontuetan PP-ren zuzenketa baten ondorioz maskulinitate tailerra bertan behera geratu zen, Diputazioak bultzatzen duen Saiatu programa aurten ez da burutuko eta hauek garrantzitsuak dira prebentzioan. Berdintasun planei dagokienean, oraindik ere II. planarenn baloraizorekin ari direla dioeta, berez, gaur egun III. plana egina egon behar zuenean.

Bilduren ustez emakumeen eskubideak ez dira errespetatzen eta gainera hauek jasaten duten egoera geroz eta larriagoa da lan eremuan, eskubideetan, eta Irunen adibide bezala prostituzioa eta nola ez alardea, guzti hauek emakumeenganako biolentzia bezala ulertuz.

Beraien erabakia koherentziagatik dela diote, errealitatearen islada faltagatik eta udal gobernuaren politika ez delako bertan islatzen. Gainera, agintaldi honen hasieratik  egiten duten eskaria berriro egin nahi dute, berdintasun arloa. Azkenik, TAS-ek Irundik hondarribirako antolatutako martxan parte hartzera deitzen dute.

Etiquetas: