Aste Santuak ez zuen miraririk egin eta martxoan ere langabezia igon zen Irunen

Martxoan 22 irundar gehiagok eman dute izena Lanbiden. Gaur egun, 5567 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %19,3 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 409 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, martxoan 4 langabe gutxiago izan arren, iazko martxotik aurtengora 90 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 1026 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 18koa da (% 19,3 Irungoa eta % 13,2  Hondarribikoa), % 14,9 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 17 da .

Sektoreka,industrian 2 langabe gutxiago izan ziren martxoan. Gainontzeko sektoreetan langabezia igo egin zen.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera.

Etiquetas: