Ekonomiari eusteko laguntzak hobetzea eskatu du Abotsanitzek

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak ekonomiari eusteko eta kontsumoa sustatzeko diru-laguntza proposamena aurkeztu zuen joan den asteazkenean Hondarribiko Udalean. Osasun krisiak eragindako larrialdi ekonomikoa arintzeko neurriak dira proposatzen direnak, eta era azkar eta prozedura erraza erabiliz abiatu beharko lirateke. Covid-19aren aurrean enpresei laguntzeko sorturiko diru partidatik 700.000 euro erabiltzea eskatu du Abotsanitzek.



Jakitera eman dituzten datuen arabera, Irunen pertsona bat desagertu zen Lanbideren zerrendetatik. Gaur egun, 4.317 irundarrek dute euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, hau da, biztanleria aktiboaren % 14,8k. Azken urtean 1.112 langabe gehiago daude Irunen.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Covid-19ak eragin duen osasun larrialdiak beste krisi ekonomiko eta sozial ikaragarri bat ekarri du berekin, egundoko kaltea sortzen ari dena enpresa handi, txiki eta ertain, langile, autonomo eta abarren artean.
Jakitera eman dituzten datuen arabera,maiatzean 5.040 bidasotar lanik gabe zeuden gure eskualdean. Azken hilabetean 111 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 6 Hondarribian, aldi baterako enplegu erregulazioan aurkitzen diren langileak kontuan hartu gabe. Beraz, gure eskualdeak jarraitzen du izaten langabezia-tasa handiena duena Gipuzkoa osoan.
EH PostCOVID.- Duela aste bete akademia eremuko 300 euskal profesionalen eskutik