Behin uda bukatuta, berriz errialitate ankerrera

Uda denboraldia amaitu bezain pronto langabezia igotzen da gure eskualdean. Irailean zehar 251 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 208 pertsona Irunen eta 43 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5324 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,5 hain zuzen. Iazko iraileko hilabetearekin konparatua 250 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, iazko irailetik aurtengora 44 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 926 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 17,1koa da (% 18,5 Irungoa eta % 11,9  Hondarribikoa), % 14,5 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,7 da.

Langabeziak sektore guztietan egin du gora, industria salbu. Eta adinaren arabera, tarte guztietan eman da igoera.

Etiquetas: