Maiatzan 149 langabe gutxiago gure eskualdean

Maiatzan zehar 149 pertsonatan jaitsi da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 145 pertsona Irunen eta 4 Hondarribian. Nahiz eta Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da gure eskualdea, maiatzan Behe Bidasoa da langabezi tasa gehien jaitsi  den eskualdea.

Gaur egun, Irunen, 5418 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,8 hain zuzen. Iazko maiatzako hilabetearekin konparatua 402 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, iazko maiatzatik aurtengora 96 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 1016 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 18koa da (% 18,8 Irungoa eta % 13  Hondarribikoa), % 14,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,9 da .

Sektoreka, zerbitzuetan eta eraikuntzan jaitsi egin zen langabezia. Aurretik enplegurik ez zutenen artean berriz igo da.

Sexua aztertuz, emakumeak behingoz onuradunak izan dira.

Etiquetas: