Uztailan 112 langabe gutxiago Bidasoaldean

Lau hilabete jarraian jaitsi da langabezia gure eskualdean. Uztailan zehar 112 pertsonatan jaitsi da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 69 pertsona Irunen eta 43 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5175 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18 hain zuzen. Iazko uztaileko hilabetearekin konparatua 355 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, iazko uztailetik aurtengora 60 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 898 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,6koa da (% 18 Irungoa eta % 11,5  Hondarribikoa), % 14,1 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,3 da.

Langabeziak sektore guzti-guztietan egin du behera, baina batez ere, zerbitzuetan.

Etiquetas: