Urrian Irunen 10 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan

Joan den hilean igo egin zen langabezia Bidasoaldean. Irunen 10 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5314 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,4 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 115 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian berriz, urrian 31 langabe gehiago izan dira. Azken urtean 56 langabe gehiago daude ondoko herrian. Gaur egun 957 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 17,1koa da (% 18,4 Irungoa eta % 12,3  Hondarribikoa), % 14,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,9 da .

Sektoreka, guztietan igo da langabezia industrian salbu.

Adinaren arabera, 45 urte baino gehiago tartean jaitsi egin zen langabezia, beste tartetan berriz igo dira langabetuak.

Etiquetas: