Alemaniako Stuttgart hiritik idazten dizuegu Proiektu Handi Inutil eta Imposatuen aurkako 3. Foro europearretik

foto

Bertan, jardunaldi desberdinetan hartu dugu parte, Hego Euskal Herriko egoera landuz zein beste hainbat lekuetako azpiegitura handiekin burututakoaren esperientzia jasoz. Landutako puntuetako bat errepresioa izanik, Yolanda Barcinari emaniko AHTren aurkako tartakadak aditzera eman dira. Honen aurrean, hau da, tartalariei 4-9 urteren espetxe zigorra eskatzearen aurrean, elkartasun handia adierazi du jendeak, ekintza zein errepresio esanguratsua dela adieraziz.

Jasotakoen esperientziei dagokienean, Stuttgarteko geltoki berria burutzearena izan da horietako bat. Gogor dabiltza lanean astero mila pertsona inguru batu eta bertan dituzten zuhaitz ederrez osaturiko parkea ez deuseztatzeko eskatuz. Hasi dituzte lan batzuk baina geure adiskedeek ez dute etsitzeko asmorik. Azkenik, beste hainbat foroetan burutu izan denaren antzera, elkarturiko mugimenduek amankomunean dituzten puntuak harturik, eskutza burutu da:

"Imposatutako eta inutilak diren proiektu handien aurkako mugimenduak batu dira Stuttgarten burututako 3. Foroan 2013ko uztailaren 25etik 29ra.

Parte hartzaileek, aurretik 2010ean Hendaian burututako eskutitza, 2012an Notre-Dame-des-Landeseko 2.Foroan eginiko adierazpena, 2012an Florentzian eginiko Europako Foro sozialean buruturiko adierazpena eta 2013ko martxoan Tunezeko Munduko Foro sozialean landutako eskutitzak berretsi dituzte.

Maila internazionaleko trukean, proiektuen arduradunak, metodoak, errepresio erak, gutxi batzuen intereserako diru publikoaren xahuketa, zor publikoa, diskurtso demokratikoa, ingurugiroaren txikizioa... aztertu dira.

Europar Batasunean proiektu handiak burutzen ari diren zor publikoa baieztatu da, ekonomia eta egitura soziala suntsituz. Populazioan prekarietatea handitzen doan heinean, jendearen intsentsua (indignacion) goruntz doa.

Foroko parte hartzaileek, proiektu handien mekanismo eta balio ezaeren jakintasuna adieraztearekin, erresistentziaren beharra azpimarratu dute. Honetan oinarriturik, amankomuneko ekintzak eta lanerako baliabideak areagotuko dituzte.

Honen aurrean, informazio eta analisien aukerarako sareak sortuko dira eta hurrengo hauteskunde europearretako eztabaidetan egongo dira, Aarhusko (Dinamarka) hitzarmena errespetatzeko aldarrikapena burutuz.

Amaitzeko, 2014an Errumanian burutuko den Proiektu Inutil eta imposatuen 4. Foroan parte hartzeko deialdia burutu da, ahalik eta mugimendu gehien bilduz."

Etiquetas: