Mugitu! Mugimendua

Gaztelera

Alemaniako Stuttgart hiritik idazten dizuegu Proiektu Handi Inutil eta Imposatuen aurkako 3. Foro europearretik

foto

Bertan, jardunaldi desberdinetan hartu dugu parte, Hego Euskal Herriko egoera landuz zein beste hainbat lekuetako azpiegitura handiekin burututakoaren esperientzia jasoz. Landutako puntuetako bat errepresioa izanik, Yolanda Barcinari emaniko AHTren aurkako tartakadak aditzera eman dira. Honen aurrean, hau da, tartalariei 4-9 urteren espetxe zigorra eskatzearen aurrean, elkartasun handia adierazi du jendeak, ekintza zein errepresio esanguratsua dela adieraziz.

AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzailearen 6.eguna: asteartea, uztailak 30

fotoMugitu!.- Atzo, asteartean, uztailaren 30an,  AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen seigarren egunean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean esnatu gara. Añorgako Errekalde auzora abiatu gara  eta bertatik Hernanira. Hantxe, AHTren  lanak inguruan egiten ari diren  triskantza ikusi dugu. Ehundaka urteko sagarondoen hektareak,  baserrri lur eremu itzelak eta bertako baso mistoaren esparru zabalak desagertu dira hondeamakinen eraginez, basamortuari bidea emanez. Ah, ze nolako txikizioa, AHTk eta hau elikatzeko eraikitzen ari diren  sub estazio elektrikoak eraginak Nork ordainduko du egiten ari diren  kalte itzulgaitza?

AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea

cartelMugitu!.- Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde, mugitu eta eragin!” lelopean, AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea antolatu du uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Altsasutik uztailaren 25ean goizez abiatuko da eta astebeteko itzulian hainbat herri eta eskualde zeharkatuko ditu ekintza desberdinak antolatuz: Urbina, Legutio, Aramaio, Angiozar, Urretxu, Beasain, Zerain, Legorreta, Tolosa, Andoain, Zubieta, Zarautz, Hernani, Lezo, Irun, Orereta eta beste hainbat herritatik igaroko da Donostian amaitzeko. Irun-en 30ean uztailetik arratsaldean iritsiko da eta 31 irtengo da goizean. 

RSS - Mugitu! Mugimendua-rako harpidetza egin