Pintura erskusketa eta akuarela ikastaroa Kabigorrin

foto

Kabigorri Ateneoan (Peña kalea,1), pintura-erakusketa bat inauguratu da, Argentinan jatorria duen eta Hondarribian bizi den Betty Pagano margolariaren azken lanekin.

Arte Ederretako Doktorea da Bartzelona Unibertsitatean, eta hainbat teknika eta euskarritan egindako lanak aurkezten ditu, naturan inspiratuta; eta koloreak protagonismo handia dauka.

Erakusketa irailaren 28ra arte egongo da zabalik, eta ostegunetik igandera bisitatu daiteke arratsaldeko 7etatik aurrera.

AKUARELA IKASTAROA

Irakaslea:  Betty Pagano, Bartzelonako Unibertsitatearen Arte Ederretan Doktorea.

Irailan zehar Kabigorrin ikus daitezke bere azken margo lanak.

Helburuak:

  • Akuarela ezagutzea, material plastikoa den aldetik.
  • Kolorearen teoriari buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • Materiala aplikatzeko teknikak menderatzea.
  • Adierazpide gisa zer aukera dauzkan ezagutzea.
  • Ikastaroaren planteamendua teorikoa eta praktikoa da, eta akuarela bitarteko urtsu gisa eta koloreek ematen dituzten aukerak aztertuko dira.

Marra eta orbana landuko dira, eta kolore beroak eta hotzak, edo argiak eta ilunak, adierazpide-aukera gisa.

Era berean, ariketa libreak egingo dira, eta horietan, ikasleak aberastasun handiko efektuekin jokatuko dute, gatza, argizaria edo beste material batzuk erabiliz.

Akuarelaren teknika bizipen gisa ezagutzeaz gainera, beste helburu bat ere gehituko da, eta lan bat edo batzuk egingo dira, ikasleek ikus dezaten adierazteko gaitasunaz gainera akuarelaren teknika aplikatzen jakinez egin dezaketela.

Izena emateko fitxak Kabigorrin daude, eta epea irailaren 29an bukatzen da. 

MATERIALAK:

Akuarelak, hiru pintzel, paperezko blocka, taula.

  • Gutxienez, 10 ikasle.
  • Asteazkenetan, 18:30etik 20:30era.
  • Prezioa:  30€/hilero
  • Informazioa:  943 64 59 13

Etiquetas: