Erakusketa Kabigorrin: MIRIMEBA DESIGN

Miriam Merino naiz, Mirimeba Design diseinu grafikoko eta ilustrazioko estudioaren sortzailea; Irunen kokatuta.

Miriam Merino naiz, Mirimeba Design diseinu grafikoko eta ilustrazioko estudioaren sortzailea; Irunen kokatuta.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikar Elkartearen sorreraren 20. urteurrenean hainbat jarduera egingo ditugu.
Erakusketa honek gure elkarteak 2006. urteaz geroztik, bere sorreraren 20. urteurrena dela eta, antolatutako erakusketa guztien kartel eta argazki bilduma biltzen du.
Apriliaren 24tik ekainaren 14ra 'Plastikozko ametsak' argazki erakusketa erakutsio da Kabigorrin. Jarduera hau klima-aldaketak planetako hainbat lekutan emakumeen roletan izaten ari den eraginaren ikuspegi kritikoa da. Parekide Elkarteak antolatuta, Bantar Gebang-en kasua du ardatz, hauxe da: Jakartan kokatuta dagoen munduko zabortegi handienetako bat, non milaka emakumek bizi eta lan egiten duten zabor mendien artean. Bisitatzera eta zure gogoetak gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu!
«Sastraka izenburua jasotzen duen erakusketa honetan hamahirur lan ikusteko zein ukitzeko aukera izango da; teknika eta esparru ezberdinetako lanak, hain zuzen ere. Hala nola, hiruzpalau margo, oinetako birmoldatuak artisau lantzat bereziki hartzen dena, ilustrazio serie bat eta hainbat argazki, besteak beste. Halaber, oraindik amaitutzat jo ez daitekeen tapizea ere badago. Esan bezala, alor ugarietako artefaktuak erakusgai izango dira Sastraka izeneko erakusketan itzalarenortasunaren eskutik martxoaren 6tik apirilaren 12ra arte.»