Azken ostirala desberdina

Hilabeteko azken ostiralero bezala, atzo ere preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatu ziren Irunen. Baina ohiko elkarretatzea egin beharrean, hamarnaka lagunek, zuziak hartuta, Irungo hiriaren erdialdeko kaleetatik preso eta iheslariei elkartasuna adierazi zieten.

Manifestazioa, txalapartaren ttakunarekin, Zabaltza plazan bukatu zen. Bertan, preso eta iheslarien senitartekoak omendu zituzten. Aurreskua eta oparien ostean preso baten eskutzita irakurri zen. Gutunan, presoak bildutakoei gabonak zoriondu zizkien.

Hilaren 31an preso eta iheslarien aldeko brindisa 19:30tan Moskun burutuko dela gogoratuz ekitaldia amaitu zen.

Etiquetas: