Irungo Sare herritarra.- Urriaren 3an eguraldi txarra zela medio ezin izan genuen tontor igoera masiboa egin. Maiatzaren 8ra atzeratu behar izan genuen eta data ate-joka dugu jada. Irungo lagunek hiru tontor igoko ditugu: Muganix, Irumugarrieta eta Txurrumurru. Horretarako bi aukera egongo dira. 8:30etan San Juan plazatik irtengo gara edo aurrerarago batu nahi dutenek 10:30ean izango dute aukera Elurretxeko aparkalekuan.
Irungo Sare.-3 hilabete pasa dira Etxerateko kideekin batera Izan Bidea dinamikaren baitan Baietz 2420km! erronka aurkeztu genuenetik, eta bete dugu!
3 hilabete hauetan 2420km-tik gora egin ditugu. 100dik gora partaidek bidali dizkigute kilometroak eta argazkiak, kontagailua O-tik jeistea lortu dugularik. Mila esker bertan parte hartu duzuen guztioi!