Azaroan langabeen kopurua arinki jaitsi da Bidasoaldean

Azken hiru hilabeteetan goranzko joera izan badu ere, langabeziak behera egin du azaroan gure eskualdean. Jakitera eman dituzten datuen arabera, azken hilabetean 73 lagun gutxiago daude langabezian Irunen eta 6 lagun gutxiago Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5102 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,4 hain zuzen.  Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 190 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 6 behargin gutxiago daude langabezian azaroaren amaieran. Egun, 919 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11,3. Azken urtean 16 langabe gutxiago daude ondoko herrian.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,0koa da (% 17,4 Irungoa eta % 11,3  Hondarribikoa), % 13,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,6 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, nekazaritza eta arrantza eta aurretik enplegurik ez zutenen artean izan ezik.

Etiquetas: