Uztailan ere langabezia jaitsi da gure eskualdean

Langabezia lau hilabete jarraian jaitsi da gure eskualdean. Uztailan 85 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 64 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4963 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %16,9 hain zuzen. Iazko uztaileko hilabetearekin konparatua 212 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 21 behargin gutxiago zeuden langabezian uztaila amaieran. Azken urtean 27 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 871 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15,5koa da (% 16,9 Irungoa eta % 10,7 Hondarribikoa), % 13,3 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,5 da .

Etiquetas: