Artelan Feministen Orgia. Hemen da!!

Kartela

Irungo Ernai.- Hazia Kultur ELkartea artixta ezberdinen artelan feministaz koloreztatu dugu!!

Urtea indarrez, ilusioz eta motibazioz, morez, feminismoz, gozamenez, indartsu eta elkarlanean hasteko asmoa dugu!! ..eta..Urtarrila feministarekin hasiko gara!! jajaja!!

Ingurua eta gure gorputzak prisma feministatik bizitzea eta gozatzea sustatzeko ekimen ezberdinak antolatu ditugu.

Era guztietako feministentzako deialdia!! badakigu artixta hutsak zaretela.. Beraz, zuen ekarpena egin nahi baduzue, erakuketa bero-bero dago, eta potota humel eta irekia du artelan berriak onartzeko, beraz, konplikatu gabe, etxean duzuen margo, objektu, panpin, poesia.. edozer ongi-etorria izango da!! Hori bai! Feminismoari gogorarazten dizuena, hau era ooosssooo zabalean ulertuta.

Nola egin ekarpenak? ba..  Eskaneatuz bidali mail honera ( shokah90(A)riseup.net ) ala zuzenean Haziako tabernariei eman artelanak.

Eta nola ez! Garatzen jarraitzeko beste bide bat ere proposatzen dizuegu.. Ea zer den?? Ba.. Zine Forum Feminista!! Iujuuu!! 

  • Ostegun honetan 9, Hazian Fake Orgasm 18:30etan
  • Hurrengoan 16an, Lakaxitan Emma Goldman, una mujer sumamente Peligrosa 18:3oetan
  • Ondorengoan, 23an, Landetxako AUzo ELkartean: Tomboy (ADI!!) 19:30etan
  • Eta azken ostegunean, 30ean, Aranaztarran.. LABURMETRAI FEMINISTAK!! 18:30etan

Zer iruditzen?

Gozatzeko prest..??

Etiquetas: