Irungo Sortuk, Ernaik eta Haziak «Loratze eguna» antolatu dute maiatzaren 18an, larunbatarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, «gure komunitatea elkartu, modu atseginean hitz egin eta, elkarrekin, jai giroaz gozatzeko» eguna izango da. Hala, egun osoko egitarau antolatu dute: poteo politikoa «non gaude eta nora goaz» , bazkaria Hazian, bingo musikatua eta zuzeneko musika.
Irungo Sortu, Irungo Ernai eta Hazia Elkartea.- Guztiek gozatzeko egunak izan daitezen gogorarazten dugu festa seguruak izatea denon ardura dela. Herritarrei zein festan parte izango dan edonori deia egiten diogu; jarrera inbasibo, erasokor, edota bestelakorik ikusiz gero beste aldera ez begiratzeko, EZ IZAN KONPLIZE!!
Inurritegia prozesua aurkeztu zuen joan den larunbatean Ernaik Gernika-Lumoko Astra gune autogestionatuan. Prozesuaren nondik norakoak azaldu dizkigute Ernaiko kideek bideo honetan.
INFO+ http://ernaigazte.cc/
Ernaiko kideok Gipuzkoako Foru Aldundian erraustegiaren aurkako ekimena burutu dugu gaur goizean. Ekimenarekin erraustegiaren inposaketa salatu, eta PNV eta PSEren erantzukizun politikoa jarri nahi izan dugu jo puntuan.
BADATOR IRUNGO GAZTE EGUNA!!! Badira urte batzuk Gazte Egunik gabe egon garela Irunen, horregatik Irungo Ernai-ko kideok gogoz heldu diogu Martxoak 5ko erronka honi, egun paregabea izango da!!!
Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira.