Askekintza Animalistaren ikerketa berria Euskal Herriko festa injustuen inguruan

liberacionanimallogoAskekintza Animalistak irudi argitarabekoekin egindako ikerketa bat argitaratu du udara honetan, Gipuzkoako festetan grabatutako irudiekin, Festak Ospatu Animaliak Askatu kanpainaren barruan.

Bildu diren irudiak Euskal Herriko edozein lekutan aurkitu daitezkeen festen adierazgarri izan daitezke. Bertan argi eta garbi irudikatzen da euskaldunok gure festetan animaliak esplotatu, oinperatu eta sufrimendu fisikoa zein psikologikoa eragiten diegula.

Gure helburua irudi hauek ahalik eta jende gehienari iristaraztea da eta animalien eskubideak aintzat hartzen dituen festa eredu bat bultzatzea. Hau da, animaliak inola ere eta inongo herriko jaietan ez erabiltzea beraien aske izateko eta ez erabiliak izateko eskubidea errespetatuz. Tradizioak ez dira aldaezinak, eta besteren bati kalte egiten dioten tradizioak desagerrarazi egin behar dira edo inorri kalterik egiten ez dieten beste batzuengatik ordezkatu.

Etiquetas: