Zezenketekin bukatzearen aldeko manifestazioa Donostian
Abuztuaren 14an egingo den manifestazio antotaurinoan parte hartzeko deia
Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik.- Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Horren ondorioz, aurreko legealdia Illunben zezenak hiltzen hasi zen, eta, zoritxarrez, legealdi berria ere horrelaxe hasiko da, alkateak eman zuen hitza jan egin duelako. Izan ere, donostiarrok zezenketen inguruan dugun iritzia errespetatzeko hitza eman zuen, baina, donostiar gehien-gehienok udal instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra gaudela konstatatu duenean, ez du bete, eta zezenketak sustatzen jarraitu eta jarraitzen du.
- Gehiago irakurriZezenketekin bukatzearen aldeko manifestazioa Donostian -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Erresuma Batuko eta AEBtako Stop Huntington Animal Cruelty (SHAC) kanpaina historikoan parte hartu zuten aktibistek Erresuma Batuko Estatuaren eskutik ERREPRESIOA jasaten ari dira. Horren inguruan hitzaldi bikoitza antolatu du Askekintzak. Hurrengo ostegunean, hilak 4, EHUko Donostiako kanpusean izango da goizean, eta arratsaldean, Zarauzko jantoki beganoan.
Atzoko egunez Martuteneko Auzoko jaiak bukatu ziren, Donostialdeko azkenak. Bertan animaliak erabili ziren, haien nahiak errespetatu gabe, entretenimendurako zein jateko. Hauek inguruko herrialdetan gertatu direnaren adierazle garbia besterik ez dira. 
Askekintza Liberacción Animalista.- 2014ko udaran, lehen aldiz, Askekintza Animalistatik FESTAK OSPATU ANIMALIAK ASKATU izeneko Gipuzkoa mailako kanpaina burutu dugu. Gure helburua herritarrak Animalien Eskubideak errespetatzen dituzten festa eredu baten beharraz kontzientzia izan da.