Kale Gorrian dauden pertsonen lanketaren aurrean Irungo EH BILDUren jarrera

Viure al carrer / Vivir en la calle (04)Jada publiko egin da urriaren 29ko gauean zehar Irungo herritar, elkarte eta eragile batzuetako kideak udalarekin elkarlanean, kalean bizitzen dauden pertsonen kontaketa egin dutela. Parte hartu duten pertsona zein eragile, hauei guztiei eskerrak ematea eta lanean jarraitzera animatzea dagokigu.

Lanketa honetatik zenbaki bat atera da; baina zenbakietan soilik ezin gaitezkeela geratu uste dugu, eta helburua kalean behartuta, inor ez bizitzea izan behar duela adierazi ere; etxebizitza batean bizitzea eskubide bat baita.

Egoera hau salatzeko parte hartu duten guztiei eta gai hau lantzeko prest egon gaitezkeen orok alternatibak eskaintzen jarraitzea dagokigu. Guzti horretan pisu handia izango du proiektu honetan parte hartu duen udalaren Ongizate arloak, honek baitu, guzti hau diagnostiko hutsean ez geratzeko ardura, eta nola ez alternatibak eta instituzio ezberdinen inplikazioa bilatzearena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015 urteko aurrekontuetarako Bidasoa eskualdean aurrera eraman duen prozesu parte hartzailean bolo bolo ibili den gai bat izan da hotzaren etxea edo aterpetxe bat egitearena.

Jakina da honen eskumena Foru Aldundiaren dela eta herritarrek prozesuan hau betetzea eskatu egin diote, nahiz eta erabilgarri zeuden 500.000€ horietatik kanpo geratu den. Hau kontuan izanik, Irungo udalari dagokio egoera honen larritasuna azpimarratzea eta Diputazioari eskaera luzatzea.

Bitartean , Irungo EH Bilduk agintaldi honetan zehar zenbait marko eta eztabaidatan planteatu duena ez du alde batera utzi nahi, eta ezaguna den Martindozenea aterpetxea honen lehen urratsa izan daitekeela adierazi nahi du, argi esanez prestutasun guztia adierazten duela bide honetan lan egiteko.

Etiquetas: