Etxebizitza

Gaztelera

AHT eta etxebizitza

Concentración en Iruña

AHT Gelditu Nafarroa eta Etxebizitza Sindikatua Haritu.- AHT-ak, gainerako garraio makro azpiegiturak bezala (autobideak, aireportuak...), hiri handien hazkundea sustatzen du, landa eremuen kaltetan. Azken hauek dira desarrollismo kapitalistaren pagaburua, horiek baitira hazkunde errukigabearen ondorioak pairatzen dituztenak. Horrela, hirien zerbitzura dauden azpiegitura handien euskarri fisiko huts bihurtzen dira (garraioa, energia, baliabide hidraulikoak, datu-zentroak...) eta beren zaborren kokaleku.

Moraza hustuta, eta orain zer?

Ertzaintza Moraza kaleko eraikin batera sartu daGipuzkoako SOS Arrazakeria.- Argi zegoen. Erakundeek okupazioaren aurpegi ilegala bakarrik nabarmentzen dute. Berdin zaie eraikin oso bat urteetan hutsik egotea, nahiz eta gizartearen sektore babesgabeenek etxebizitza eskasia pairatu. Era berean, ez dute inolako alternatibarik proposatzen, nahiz eta jakin badakiten, gizartearen parte horrek oinarrizko beharrak asetzeko benetako zailtasunak dituela.

Maria Jose Porrino: «Alokairuzko etxebizitza duina lortu arte kalean jarraituko dut»

María José PlazanImanol Saiz. bidasoa.hitza.eus.- 12 urteko alabarekin bizi da irundarra, partekatutako pisu batean. Minbizia duintasunean gainditu ahal izateko bidezko alokairua eskatzen ari da San Juan plazan kanpatuta. «Ez dut ezer doan nahi».

Jada 23 egun daramazu San Juan plazan kanpaturik [elkarrizketa asteartean egina dago]. Egun gogorrak izaten ari dira, ezta?
Bai, hala da, zailak izaten ari dira. Halere, azkar pasatzen ari dira, jende asko dut alboan babesa ematen eta horrek asko laguntzen du. Pixka bat zoratuta nago, eguneroko gauzak egiteko aukera ez dudalako. Hemen geratuta ezer lortu ez badugu, hemendik alde eginda are gutxiago. Eta hori da udalekoek nahi dutena, gu hemendik joatea.

Etxebizitza alternatibak lantzen txostenaren aurkezpena

Data: 
Asteazkena, Apirila 10, 2019 - 19:00 -tik Osteguna, Apirila 11, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Muara Elkartea, Hondarribia
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Cartel presentación Plan de Vivienda de EH Bildu HondarribiaDatorren asteko asteazkenean,Apirilak 10, arratsaldeko 19etan Muara elkartean Hondarribiko EH Bilduk Hiritik At-ekin batera egindako lana aurkeztuko dugu. Hondarribiko egoera, datuak eta alternatibak.

Orriak

RSS - Etxebizitza-rako harpidetza egin