Palestinaren aldeko argazkia

Irun Palestinarekin plataforma.- Abuztuaren 27an, asteazkenarekin, Palestinaren aldeko argazkia aterako  dugu. Asmoa da "Free Palestine" edo "Palestina Askatu" leloa lurrean (belardian) idaztea gure gorputzekin. Horretarako ahalik eta jende gehien beharko dugu. Ekimenaren helburua, irailaren 13an Irunen Palestinaren alde antolatuko dugun manifestazioara joateko animatzea da.

 · Noiz: Abuztuaren 27an asteazkenarekin, arratsaldeko 5etan.

 · Non: Gernikako Arbolan. Hondarribiko harresian.  

-Jarraian arratsaldeko 7tan Gazte Xaia-n (Puntaleko eskola zaharra) Palestinari buruzko hitzaldi bat emango da.

-Egun hauetan zehar 22tik 28ra,  argazki erakusketa ere badago,  leku berean 17:00-19:00h egongo da ikusgai.

Etiquetas: