
Irun Palestinarekin.- Gernika Palestinak deitu duen mobilizazio deialdiarekin bat egiten dugu Irungo taldekideek San Juan Plazan apirilaren 8an arratsaldeko 19tan genozidioa salatzeko eta bakea eskatzeko asmoz.
Larreaundiko Auzo Elkarteak Irun Palestinarekin herri ekimenarekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu dute auzo elkartean bertan hilaren 25erako eta Susana Mangana arabiar eta islamiar azterlanen irakaslea, hizlaria eta nazioarteko analistarena izango da hitza. Hitzordua 19:00etan finkatu dute eta aurreratu dute hitzaldia gaztelaniaz izango dela. Horrez gain, Palestinari atxikimendua adierazteko zapiak jarriko dituzte salgai 5 euroan.