Ez gatz ez berakatz

Jakitera eman dituzten datuen arabera urrian lagun 11 pertsonak aurkitu du lana gure eskualdean. Azken hilabetean 3 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 14 lagun gutxiago Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4654 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,6 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 521 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian egun 839 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %10,1. Azken urtean 86 langabe gutxiago daude orain Hondarribian.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 14,4koa da, % 12,1 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 14,5 da.

Sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira: 5493 bidasotar lanik gabe, hoietatik 3156 emakumeak dira.

Etiquetas: