Zerbitzuen sektoreari esker jaitsi egin da langabezia gure eskualdean

Aste Santuaren eraginez, gure eskualdean ere jaitsi egin da langabezia apirilean. Azken hilabetean 136 bidasotarrek ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 89 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5125 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,2 hain zuzen. Iazko apirileko hilabetearekin konparatua 239 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 47 behargin gutxiago zeuden langabezian apirila amaieran. Azken urtean 111 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 882 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15,8koa da (% 17,2 Irungoa eta % 10,7 Hondarribikoa), % 13,1 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,7 da .

Sektoreka, zerbitzuetan batez ere jaitsi egin da langabezia. Aurretik enplegurik ez zutenen artean, berriz, igo da.

Etiquetas: