AN-k preso politikoak eta euren senideak inon ebatzi gabeko zigor batera kondenatzeko burugabekeriarekin aurrera jarraitzen du

Etxerat.- Komunikabideei emandako filtrazioaren 7 eguneko atzerapenarekin, Audientzia Nazionalak Euskal Herriko kartzeletara euren hurbilketa eskatzen duten beste hamar preso politikoren helegiteak baztertu dituela komunikatu zaie gaur beren abokatuei.

Jon Olarra Guridi; Angel Galarza Quirce, Asier Uribarri Benito, Javier Balerdi Iberguren, Garikoitz Arruarte Santacruz, Mikel Ascasibar Garitano, Jose Miguel Etxeandia Meabe, Iñaki Cañas Carton, Pakito Mujika Garmendia eta Jabier Zabaleta Elosegi.

Joan den 31ean burutu genuen prentsaurrekoan emandako argudioetan berresten gara erabaki honi zein egunean zehar etorri daitezkeen antzekoei gure gaitzespena adierazteko. Gure senide presoak ebazpenik gabeko zigor batera kondenatzen dituen erabakia. Eta guri, euren senide eta lagunoi, gure osasuna eta ekonomia hipotekatzen jarraitzera kondenatzen gaitu, gure bisita, familia eskubidea, gauzatzeko.

Guzti horri gehitzera datorkio erabaki honek suposatzen duen ankerkeria-plusa, larriko gaixo diren bi preso barne hartuta: Josemi Etxeandia eta Garikoitz Arruarte. Bi preso hauei dagokionez, AN-ak azterketak egiten zaizkiela dio, eta beraz, asistentzia jaso egiten dutela. Ez dago, ordea, kartzelak preso hauen gaixotasunetan duen eraginaren gaineko inolako baloraziorik. Zentzu horretan, derrigortuak ikusten gara delitu benetan larriekin Rafael Vera edota Rodriguez Galindo bezalako pertsonak euren osasun egoera dela-eta, zer nolako arintasunarekin askatuak izan ziren gogoratzera.

Etiquetas: