3489 emakume langabezian Bidasoaldean

Jakitera eman dituzten datuen arabera martxoan lagun bakar batek aurkitu du lana gure eskualdean. Azken hilabetean 32 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 33 lagun gutxiago Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5214 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,5 hain zuzen.

Hondarribian egun 929 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11,2.

Sektore guztietan igo da langabezia, zerbituetan eta nekazaritza eta arrantzan izan ezik.

Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira: 6143 bidasotar lanik gabe, hoietatik 3489 emakumeak dira.

Etiquetas: