Gipuzkoa etxegabetzerik eta enkanterik gabeko lurraldea

Gipuzkoa etxegabetzerik eta enkanterik gabeko lurralde izendatzeko KALERATZEAK STOP eta IRPH STOP plataformek bultzaturiko mozioa onartua izan da EH Bildu, Podemos-ahal dugu eta PSE-EE taldeen aldeko botoekin.

Alderdi Popularraren eta EAJrena izan ezik gainontzeko alderdi politiko guztien babesa duen Pobreziaren, Kaleratzeen eta Desberdintasun Sozialen Kontrako Dekalogoaren baitan kokatzen da gaurko mozioa. Garaipen garrantzitsua da, zalantzarik gabe, maileguaren hileroko kuotak ordaintzeko arazoak dituzten milaka eta milaka familientzat hala eta exekuzio hipotekario, enkante eta kaleratze prozesupean daudenen herritar guztientzat ere.

EAJ eta Alderdi Popularra abstenitu diren arren, gaurko mozioa onartu izan da zorionez eta gaurdtik aurrera gipuzkoarrek Kaleratzeak Stop plataformaz gain fede oneko zordunak etxegabetuak izan ez daitezem Foru Aldundiaren laguntza ere izango dutela espero dugu.

EAEn bere burua kaleratzerik gabeko eremu izendatu duen lehen lurralde historikoa da Gipuzkoa. Gainontzeko lurrande eta herriek bere lekukoa hartu eta gaurkoa bezalako albiste onak ematen jarraitzea espero dugu orain.

Etiquetas: