Tomas Elgorriaga preso hondarribiarra Fleury-Merogis espatxera eraman dute

Atzo gauean, Parisko epailearen aurretik pasatu eta gero, Tomas Elgorriaga Kunze preso politiko hondarribiarra Fleury-Merogisen espatxeratu zuten.

Alemaniak astelehenean estraditatu zuen Parisek emandako euroagindua onartuz gero. Euroagindua onartzeko bi baldintza jarri ditu Alemaniak. Batetik, haren kontrako epaiketa berri bat egitea eta ezarriko dioten zigorra 10 urte baino gehiagokoa ez izatea.

Astelehen goizaldean estraditatu eta bi egun Estrasburgon eman ondoren, atzo arratsaldean Parisera iritsi zen. Tomas 2014ko urrian atxilotu zuten Friburgon.

Atzo arratsadean Hondarribian, EH Bilduk deitutako kontzentrazio batean, 50 bat lagun bildu ziren Tomasen askatasuna eskatzeko.

Espetxearen helbidea:
Maison d´arrêt hommes Fleury-Merogis
7, Avenue des Peupliers
91.705 Ste. Genevieve des Bois Cédex
France

Telf: 00 33 169 723 000

Etiquetas: