Partaidetzako aurrekontuak

Si se puede Irun.- Partaidetzako aurrekontuak, hiritarrak gehiago barnean hartzen dituen kudeaketa-ereduaren ardatz nagusia dira. Gainera, ez da berria. Partaidetzako aurrekontuak Estatuko hainbat hiritan gauzatu dira azken bi hamarkadetan, seriotasunez eta lan handia eginez. Hirion adibide ditugu Sevilla, Albacete, Getafe, Elx, etab. Partaidetzako udalerrien sarean daude hiri horiek guztiak.

Aurten bigarren urtea da Irungo udalak horrelako aurrekontuak egingo dituela adierazi duela. Baina, nola? Jakina, gainerako alderdi politikoen partaidetzarik gabe, eta are gutxiago gizarte-mugimenduen eta auzo-elkarteen partaidetzarekin.

Partaidetzako aurrekontuek, halakotzat hartuak izateko, autoaraubide bat izan behar dute: talde sustatzaile batek (auzo-elkarteak eta gizarte-mugimenduak) eta hiriko eragile politikoek aukera berdinetan landutako araubidea. Baldintza hori gabe, prozesua kutsatuta hasten da.

Partaidetzako aurrekontuek eztabaidarako gune bat ahalbidetu behar dute. Irunen ez da horrelakorik betetzen; izan ere, gazte prozesuak ez du proposamenak eztabaidatzeko aukerarik ematen, ez bitarteko telematikoen bidez, ez aurrez aurre.

Partaidetzako aurrekontuek talde sustatzailearen (auzo-elkarteak eta gizarte-mugimenduak) kontrol- eta zaintza-mekanismoak izan behar dituzte proiektuak egikaritzeko fasean. Izan ere, mekanismo horiek aukera ematen dute proiektuak hiritarrei eskatu zaien moduan egiten direla egiaztatzeko.

Azken batean, partaidetzako aurrekontuek seriotasuna behar dute. Ez da marketing politikoa.

Etiquetas: