Animalien askapen mugimenduari errepresioaz hitzaldia antolatu du Askekintzak

Erresuma Batuko eta AEBtako Stop Huntington Animal Cruelty (SHAC) kanpaina historikoan parte hartu zuten aktibistek Erresuma Batuko Estatuaren eskutik ERREPRESIOA jasaten ari dira. Horren inguruan hitzaldi bikoitza antolatu du Askekintzak. Hurrengo ostegunean, hilak 4, EHUko Donostiako kanpusean izango da goizean, eta arratsaldean, Zarauzko jantoki beganoan.

SHACek erakutsi diguna
SHAC kanpaina, animalien askapen mugimenduaren barneko kanpainetan indartsu eta eraginkorrena izan da. Hamarkada bat baina gehiagoz erresistentzia-ekintza orijinal eta berritzaileak erabili ditu, Europako animaliekiko esperimentazio enpresa handienaren aurka, HLS-ren aurka hain zuzen. Kanpaina iaz amaitu zen, Estatu errepresioak eta antolatzaileetako askoren espetxeratze luzeez jarraituta.

Informazio-ekitaldi honek era kritiko batean aztertuko ditu SHAC kanpainaren historia, estrategia eta errepresioa. SHACen garrantzia aztertuko du eta bere porrot eta garaipenetatik zein ikasbide atera ditzakegun. Animalien askapen mugimenduaren barruan errepresioak duen inpaktua aztertuko da eta nola ari den gure eguneroko lana eragiten, borroka politiko guztientzako ondorioak ateraz. Industria dominanteen aurka borrokatzerako orduan solidaritatearen eta Estatuaren rola ulertzearen garrantzia ikasiko dugu. Baita ere beste era batera nola lan egin, gure borroka denboran eramangarriago eta errepresiotik salbu egon dadin. Hitzaldiak 3,5 urte kartzelan egondako preso ohi baten istoria pertsonalak jasoko ditu aldi berean, SHAC kanpainan eta SOCPA7 kanpainan izandako inplikazioagatik.

Gaur egun martxan dagoen Sven eta Natasharen SHAC prozesuaz ere hitzegingo dugu. Oraintxe bertan Erresuma Batura estraditatuak izateko zain daude eta 14 urteko kartzela zigorra jasotzeko arriskuan daude.

Hitzaldiak
Esan bezala, lehen hitzaldia 11.30tan hasiko da. EHUko Donostiako Kanpuseko FIHEZI Filosofia eta Hezkutza Zientzien fakultatean, lehen solairuko GUnea aretoan izango da. Pintxoak egongo dira hitzaldira animatzen direnentzat.

Arratsaldeko hitzaldia, ordea, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean izango da. Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean jantoki beganoa ospatzen da, gaueko 20.30tan. Afalostean izango da hitzaldia.

Etiquetas: