Seigarren hilabetez jarraian langabezia jaitsi da gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, uztailean 197 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 174 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.149 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,5 hain zuzen. Iazko uztaileko hilabetearekin konparatua 543 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 23 behargin gutxiago zeuden langabezian uztaila amaieran. Azken urtean 64 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 721 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 13,3koa da (% 14,5 Irungoa eta % 9,1 Hondarribikoa), % 11,4 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 13,6 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia.

Etiquetas: