Langabezia igo egin da abuztuan

Jakitera eman dituzten datuen arabera abuztuan 4.920 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 43 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 7 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4.192 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,6 hain zuzen. Iazko abuztuko hilabetearekin konparatua 453 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian egun 728 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %9,2. Azken urtean 76 langabe gutxiago daude ondoko herrian.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 13,5koa da (% 14,6 Irungoa eta % 9,2 Hondarribikoa), % 11,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 13,8 da.

Sektore guztietan igo da langabezia, eraikuntzan ezik.

Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: