Azaroan langabezia jaitsi arren, Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 175 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 158 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.001 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 625 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 17 behargin gutxiago zeuden langabezian azaro amaieran. Azken urtean 119 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 743 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 13koa da (% 14 Irungoa eta % 9,4 Hondarribikoa), % 11,1 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 13,2 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, nekazaritza eta arrantza eta industria izan ezik.

Etiquetas: