Laugarren hilabetez jarraian langabezia jaitsi da gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, maiatzan 210  bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan, baina Bidasoa Beheak jarraitzen du izaten Gipuzkoan langabezia tasa altuena duen eskualdea.

Irunen 174 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.419 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,4 hain zuzen. Iazko maiatzeko hilabetearekin konparatua 486 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 36 behargin gutxiago zeuden langabezian maiatza amaieran. Azken urtean 40 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 783 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 14,2koa da (% 15,4 Irungoa eta % 9,9 Hondarribikoa), % 12 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 14,2 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, zerbitzuetan batez ere.

Etiquetas: