AZTI Fundazioko hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako elkarrizketak eten dira

AZTI Fundazioko Zuzendaritzak 2011-2021 bitartean soldatak izozteko asmoa, antzinatasuneko hirurtekoak kentzekoa, euskal sektore publikoko lanaldi luzeenetakoa mantentzekoa eta langileen egoera prekarizatzeko neurriak ezartzekoa azaldu ondoren, langile-batzordeek hitzarmen kolektiborako negoziazioak eten dituzte.

Pretentsio hoiek ez datoz bat Fundazioak azken hamar urteetan izan dituen emaitza ekonomiko bikainekin, ezta Fundazioak duen neurrigabeko goi-kargudunekin eta gehienetan porrot egiten duten edo Fundazioan eragin kaltegarria duten zalantzazko bideragarritasuneko enpresetan egiten diren inbertsioekin.

Gainera, PPren lan-erreformaren aurka agertu izanak ez dio Eusko Jaurlaritzari bere kargu dauden Fundazioetan erabiltzea galerazten, ez baititu hitzarmen kolektiboak paper erre bilakatzea eragotziko luketen klausulak adostu nahi.

Bittor Oroz sailburuorde jeltzalea lehendakari duen AZTI Fundazioa euskal I+Garen prekarizazioaren paradigma izatera iris daiteke, Arantza Tapia sailburuaren hitzak Euskadiko berrikuntzaren “maila bikaina hobetzera” animatuz edukirik gabe utziz.

Guzti hori dela eta, LAB eta ELA sindikatuek lan-erreforma ez ezartzeko eskatzen dute eta, zerbitzu publikoen kalitatean hobetzeko, prekarizazioa geldi dadila.

Etiquetas: