Bostgarren hilabetez jarraian langabezia jaitsi da gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainean 135 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan, baina Bidasoa Beheak jarraitzen du izaten Gipuzkoan langabezia tasa altuena duen eskualdea.

Irunen 96 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.323 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,1 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 495 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 39 behargin gutxiago zeuden langabezian ekaina amaieran. Azken urtean 63 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 744 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 13,9koa da (% 15,1 Irungoa eta % 9,4 Hondarribikoa), % 11,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 13,9 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, zerbitzuetan batez ere.

Etiquetas: