Urrian, abuztua eta iraileko joerarekin hautsiz, langabezia jaitsi da gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, urrian 150 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 134 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.159 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,5 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 495 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 16 behargin gutxiago zeuden langabezian urria amaieran. Azken urtean 79 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 760 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 13,5koa da (% 14,5 Irungoa eta % 9,6 Hondarribikoa), % 11,4 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 13,6 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia.

Etiquetas: