Gure eskualdean 5.423 langabetuekin bukatu da 2015

Jakitera eman dituzten datuen arabera, abenduaren 31ean gure eskualdean 5.423 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, orain urtebete baino 529 gutxiago.

Irunen, abenduan, 64 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.562 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,3 hain zuzen. Iazko abenduko hilabetearekin konparatua 450 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian pertsona bakar batek ezabatu du bere izena Lanbide zerrendetan abenduan. Egun, 861 hondarrabitar daude langabezian, biztanleria aktiboaren %10,4. Azken urtean 79 langabe gutxiago daude orain Hondarribian.

Sektoreka, azken hilabetean eraikuntzan igo egin zen langabezia.

Etiquetas: