Tomas Elgorriagaren epaiketaren inguruan Hondarribiko EH Bilduren prentsa oharra

Bihar, urtarrilak 15 Tomas Elgorriagari Parisen egingo dioten epaiketaren inguruan, Hondarribiko EH Bilduk honako prentsa ohar hau argitaratu dugu:

Ohar honen bitartez, Hondarribiko EH Bilduk Tomas Elgorriaga herritarrak bihar Parisen izango duen epaiketa irmoki arbuiatu nahi du.

Aieteko Nazioarteko Konferentziako adierazpenaren ondoren ETAk jarduera armatua behin betirako amaitzeko erabakia hartu zuenetik lau urte bete diren arren, Espainiako eta Frantziako gobernuak euskal independentismoaren aurkako errepresio dinamika berarekin jarraitzen dute, tamalez, bakerako inongo urratsik eman nahi izan gabe.

Bakea eta elkarbizitza helburu duen garai berri batean, legedia errealitate politiko berrira egokitu behar da, baina Estatuek salbuespeneko zigor, espetxe eta auzibide politika atzerakoian babestea erabaki dute. Horren ondorioz, oinarrizko eskubideen urraketa eguneroko kontua bihurtu da.

Tomas Elgorriaga eta gainontzeko euskal presoak Euskal Herrian egon behar dira; etxean, salbuespenik gabe. Gatazka politikoaren konponbide integralerako ezinbestekoa zaigu preso dauden pertsonak gogoan izatea. Eurek, presoek, modu argi batean, euren borondate osoa adierazi baitute Euskal Herrian irekita den ziklo politiko berriari ekarpena egiteko.

Etiquetas: