Euskararen Donostia Binakako Lasterketa martxoaren 20an

Martxoaren 20rako binakako lasterketa antolatu du Donostiako AEK-k.

Hiru kategoria egongo dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat garaikurrak egongo dira eta lehen bikoteek -modalitate bakoitzean-  sagardotegi-menuak irabaziko dituzte Gartziategi sagardotegian.

Nahiz eta lehenengo postuetan geratu ez, parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dute. Era berean, guztiek jasoko dute lasterketarako elastikoa, Forum Sporten eskutik eta hamaiketakoa, Super Amararen eta Gartziategi sagardotegiaren eskutik.

Izen-emateak: http://herrikrosa.eus/

Datu gehiago:
 - Ordua: 10:00etan
 - Irteera eta helmuga: Boulevardean, Bretxa parean.
 - Luzera: 6,00km
 - Prezioa: 20€ aldez aurretik.
 - Sari-banaketa Bretxan izango da. Dutxak Kontxan.

Etiquetas: