AEK

Gaztelera

24. Korrikaren "12. Eguna": Bidasoko mintzodromoa eta hikadromoa egingo dira maiatzaren 21ean San Juan Plazan

Mintzodromo San Jaun Plazan

AEK.- 24. Korrikak utzitako sentsazio indartsuei helduta, AEK Bidasoko Mintzodromoa antolatu du datorren maiatzaren 21erako, Irungo San Juan plazan.

Ekimen hau Korrikaren "12. Eguna" dinamikaren baitan dago; izan ere, helburua da lasterketak irauten duen 11 egunetatik harago joatea. Korrika bera amaitu bada ere, dinamika honek euskararen pizkunderako txinparta izan nahi du, herritar zein eragileek korrikan hartutako konpromisoak aurrera eramaten jarrai ditzaten, norberarengandik hasita.

AEK-k euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du egoera administratibo irregularrean daudenentzat

hizkuntzak mugarik gabe

Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da Irunen

AEK-k Paperezko bizitzak izeneko adierazpena irakurri du 23. KORRIKA hasiko den hirian, administratiboki egoera irregularrean dauden herritar asko biltzen diren ingurunean. AEKren Artezkaritza Kontseiluko Aize Otañok leitu duen adierazpenak dioenez, “herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz”.

Euskararen Donostia Binakako Lasterketa martxoaren 20an

Martxoaren 20rako binakako lasterketa antolatu du Donostiako AEK-k.

Hiru kategoria egongo dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat garaikurrak egongo dira eta lehen bikoteek -modalitate bakoitzean-  sagardotegi-menuak irabaziko dituzte Gartziategi sagardotegian.

Orriak

RSS - AEK-rako harpidetza egin