Urtebete pasa da gizarte klausulen erabilera hedatuko zukeen erregelamendu bat egiteko beharra azpimarratu genuenetik

cartelKontratazio publikoetan gizarte klausulak ezartzeko aldeko jarrera erakutsi bazuen gobernu taldeak,  egia esan klausula horiek kontratu bakan batzuetan baino ez ziren aplikatzen,  eta, gainera, aniztasun urrikoak ziren klausulen formatuari dagokionez.

Kontratazio publikoan, hiriaren ongizatean alderdi soziala azpimarratzeko aldeko apostua egiten dugu. Kosturik txikiena erabakitzeko irizpide bakarra gainditua izan dadila nahi dugu; izan ere, irizpide bakartzat hartuz gero, bidegatzat hartzen dugulako.

Gizarte klausulen bidez hauek bermatzen ditugu: kontratuak Udalarekin sinatzen dituzten enpresek Gipuzkoako hitzarmen kolektiboak betetzea, lan-segurtasuna neurri zorrotzekin bermatzea, Enpresa Txiki eta Ertainei lehentasuna ematea korporazio handiei eman beharrean, enpresek bizitza pertsonala eta lan-bizitza batera eraman ahal izateko neurriak har ditzatela exijitzea, eta enpleguaren egonkortasuna.
Erregelamendua lantzeko gobernu taldearen konpromisoa lortu ondoren, nahikotzat jo genuen zirriborroaren zain geratu ginen bitartean. Baina dugu zirriborrorik jaso. Maiatzean bildu ginen zirriborroa idazteko ardura dutenekin, eta inolako aurrerapenik ez zegoela  esan zitzaigun.

Zain egon gara, pazientzia handiarekin, baina alderdi politiko guztiok ekarpenak egiteko aukera emango digun erregelamendu baten aldeko apustua jendaurrean berriro adierazteko garaia iritsi da. Eta ahalegin bat egin dadila berriro eskatzen dugu gizarte klausulei buruzko erregelamendu baten lanketari hasiera emateko.

Etiquetas: