Fiskaltzak 316 urteko espetxe zigorra eskatzen du Fermorentzat

Astelehenean eta asteartean Fermin Vila preso politiko irundarra Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dute. Fiskaltzak 316 urteko espetxe zigorra eskatzen dio 2001ean Madrilen lehergailu bat jartzea egotzita. Fermo iazko abenduan bi aldiz epaitu zuten eta Fiskalak 120 urteko espetxe zigorra eskatu zion.

Irungo bizilagunari elkartasuna adierazteko, atzo arratsaldea 40 lagun bildu ziren San Juan plazan "Fermo askatu - epaiketa politikorik ez!" lemapean.

Fermo, 2010ko ekainaren 24an, 23:30tan Belfasten PSNIk (Ipar Irlandako polizia) atxilotu zuen Guardia Zibilaren laguntzarekin. 2014ko ekainaren 20an Espainiara estraditatu zuten.

Etiquetas: