Abenduak 16 Feriya!

Moskuko Jaiak 2016. Lunes 15 de agosto

Hitz hauen bitartez abenduaren 16an, ostiralarekin, Irungo Moskun (a.k.a. Urdanibia enparantza) burutu nahi dugun egitasmoan parte hartzekogonbita luzatu nahi dizugu. FERIYA! alegiya.

Honen helburua kultura askeko eta 2. eskuko produktuei behar duten lekua ematea da. Tradizioz beteriko urtearen azkeneko egun hauetan ematen den ohiturarik haundienari, erosketa konpultsiboei, uko egin eta gauzak beste era batean ulertu eta gauzatu daitezkeela erakutsi nahi dugu.

Zer topatuko dugu bertan?

Material grafikoa, publikazioak, musika, eskulanak, bigarren bizitza bat izan dezaketen altzari, jostailu, arropa eta edozein motatako tresnak.

Arratsaldea pixkat gozotzeko zenbait janari postu ere izango dira.

Zer egin p**ostua jartzeko?

Edozein pertsona, kolektibo eta eragileari irekia da, beti ere ondorengo
baldintzetara moldatzen delarik.

  •  Produktuak eskeini behar dira, dohain, trukean edo salmentan.
  •  (C) gabeko materiala izan behar da.
  •  Eduki sexista, xenofobo, klasistaeta faxistarik gabea.
  •  Helburu elektoralistarik gabekoa. Alderdi politikoak ez dira ongi etorriak.

Eskaera prozedura

Abenduaren 11 baino lehen izena eman beharko da.

Hauek beharko diren datuak:

  • Eskatzailearen izena:
  • Partikularra edo Kolektiboa:
  • Kontaktuan jartzeko bidea:
  • Eskeiniko duen horren deskribapen txiki bat:

Behin epea bete denean, jasotako eskaera guztiak baloratuko ditugu goian aipatutako irizpideak kontuan hartuz eta behin betiko lista aterako da.

Eskaera formularioa bidaltzeko eta gurekin harremanetan jartzeko, ondorengo bideak erabili mesedez:

Informazio gehiagorako: kazaja.lakaxita.org (gutxi barru)

Animatu zaitez! Eta abisatu interesa eduki dezakeen guztiei!

Etiquetas: