Tomas Elgorriaga Hondarribiko preso politikoari urtebetean luzatu diote espetxealdia

Tomas Elgorriaga Kunzeri, 2016an, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina haietako bi baino ez zituen kartzelan bete beharko. Fiskaltzak errekurritu zuen eta urtarrilaren 19an epaitu zuten berriro. Gaur ezagutu da erabakia eta urtebetean luzatu diote espetxealdia, baina bost urteko zigorrari eutsita, hau da, hiru urte espetxean eta beste biak baldintzapean libre.

2014ko urriaren 31n atxilotu zuten Elgorriaga Alemaniako Mannheim herrian. Alemaniak 2015ko azaroan estraditatu zuen Parisek emandako euroagindua onartuz gero. Harrezkeroztik Fleury-Merogis espatxean aurkitzen da preso politiko hondarribiarra.

Etiquetas: