Datuen arabera, azken hilabetean 139 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 102 pertsona Irunen eta 37 Hondarribian.
Gaur egun, Irunen, 4.101 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,3 hain zuzen.
Hondarribian, gaur egun 739 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.
Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %13,2koa da (%14,3 Irungoa eta %9,3 Hondarribikoa), %11,3 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %13,4 da .
Langabeziak, eraikuntza ezik, sektore guztietan egin du gora, zerbitzuak bereziki 121 lanpostu galtzen.
Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 945 irakurketak
- Castellano